XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berak aipaturiko divina maiestas eta metuenda voluntas direlakoak nituen nik ordurako mailegutzat hartuak, Luther aztertzen hasia nintzen garaiatik belarrietan baineuzkan.

Areago oraindik, Lutherren De servo arbitrio idazkia aztertu ondoren, nereganatuak nituen jadanik, bai numenezkotasuna ulertzeko modu benetakoa eta bai horren esperientziak razionaltasun hutsarekin duen diferentzia, hori guztia Itun Zaharreko kadox delakoaren eta erlijio-historiak erakusten duen beldur erlijiozkoaren ikuspegietan berriro aurkitu ahal izan nuen baino askoz lehenago.

Aurretik, ordea, leize itsu horien hondo beldurgarria neurtu beharko dugu, bertatik ulertu ahal izateko, hain zuzen ere, kristautasunaren betea konfiantza osoko fedean aurkitzen arituko zaiguna, gizon hori bera dugula.

Ebanjelioaren erlijiotasunaz eta Aita dugun Jainkoaganako sinesmenaren benetako mirariaz esan dugun guztia, Lutherren konfiantzazko bizipenean aurkitzen dugu bizirik, berdinezinezko indarrez gainera.

Berarengana hurbiltzea galarazten digun Misterioa bera beretiko dohainez hurbildu zaigu, Santu den Hori, onberatasun hutsa bilakatu zaigu, maiestas delakoa, berriz, adierazi ezin daitekeen moduan maitagarri bihurtu: alde kontrajarri horien harmoniak osatzen du Lutherren erlijioaren muina.

Barne-muin hori, tamalez, ez da, gero, Lutherren ondoko irakaspen teologikoan behar hainbat sumagarri izango, batez ere orgé delakoaren zera mistiko hori (santutasuna bera dena, baina, aldi berean, onberatasunez betea) Jainkoaren justiziarekin alderdikeriazko loturaz bateginik azalduko denean.

b. Numenezkoaren alderdi ezberdinek esperientzian bat egiten dutenez, alde bakar bat agertu bezain laster, espero daitekeen zerbait da beste alde edo momentuak ere batera azaltzea. Horrela da, izan, Lutherrengan ere, lehenik eta behin Joben arabera eginak dituen hainbat gogoetabidetan.

Esana dugu gorago Joben liburuaren ardatza ez dela numenaren tremenda maiestas hura, mira maiestas delakoa baizik.